XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Arratoiak!
- Hotel honetan ez dago arratoirik!.
- Gaur goizean bertan ikusi ez dut ba arratoi bat nik! Korridoretik korrika zihoan, sukaldean sartzeko!.
- Hori ez da egia!.
- Hobe duzu arratoi-harrapatzaileren bati deitzea, Osasun Zerbitzu Publikoei salatu baino lehenago!.
- Oker ezpanago, hortxe ibiliko dira arratoiak, sukaldean korrika, apaletatik janariak lapurtuz, zoparen eltzean saltoka!.
- Hori inoiz ez!.
- Ez nintzateke batere harrituko nire gaurko gosariko xigorkia ertzetatik karraskatuta balego!
- Ezta arratoi usain desatseginik balu ere!.
- Kontuz ez bazabiltza, Osasun Zerbitzukoek hotela ixtea erabakiko dute, mundu guztiak tifusa harrapatu baino lehenago.
- Ez zara serio ari, emakume...- esan zion zuzendariak.
- Ez naiz bizitza osoan hain serio egon!
Zuzendariak galduta zegoela ulertu zuen.
- Akordio batera irits gaitezke agian.
- Saguak gelan edukitzen utziko diot, baina kaiolatik ateratzen uzten ez badie, konforme?.
- Oso ongi iruditzen zait hori - esan zion amonak, eta lekutik altxa eta bulegotik irten zen, ni atzetik.
Kaiola barruan ez dago saguak hezterik.